KOMUNITATERAKO URRATS BAT

KOMUNITATERAKO URRATS BAT

2021-04-20 Noticias 0

Hirurogei urte dituen parrokia batean kokatuta gaude, eta Los Ángeles Eskaut Taldea
bakarrik hamalau urte eraman arren, ze motatako harremana daukagu espazio hau
partekatzen dugun talde ezberdinekin?
Kezka hau “komunitate” hitzari ematen diogun garrantziaren ondorioz dator:

“Guztien interes, ezaugarri eta ingurumenaren ikuspuntu berberarengatik elkarri lotuta
dauden pertsonen taldea. Komunitatea gure nortasunaren eta mundua erlazionatzeko eta
ulertzeko dugun moduaren zati bat da.”

Horregatik, gure parrokia osatzen duten beste taldeekin bizipen eta momentuak
partekatzeko gune berriak sortu nahi ditugu.

Lehenengo topaketa igande honetan (Apirilak 25ean) izango da katekesis taldearekin
batera, gure gurasoen taldeak antolatu duten otoitzaren ostean: 12:00etatik 14:00etara
(ospakizun honetara gonbidatuta zaudete).

Hainbat jarduera egingo dira haurrek eta haien guraso-arduradunek komunitatean pare bat
orduz gozatzeko aukera izan dezaten, segurtasun-neurriak alde batera utzi gabe.

Besoak zabalik itxarongo zaituztegu… Zuei ezagutzeko irrikitan gaude!
Etortzea erabakitzen baduzue, idatzi posta honetara zuen partaide kopurua adieraziz:
losangeles@eskaut.org
Galderaren bar izanez gero, hurrengo zenbakia eskuragarri duzue:
600 24 41 59
Arin eman izena, laister ikusiko gara!
Beti prest,
Los Ángeles Eskaut Taldea

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar