8M LAET KOMUNIKATUA
Los Angeles Eskaut Taldearen balio nagusietako bat genero berdintasuna da. Urte
osoan zehar generoaren inguruko lanketa egiten dugunez martxoak 8an, emakume langilearen
egunean, aukera paregabea ikusten dugu lanketa hori sakontzeko, baita elkartasunean lan
egiteko ere.
Aipatu dugun bezala egun honen helburua emakume langilea ahalduntzea izanik, eta
gure nahia emakume guztiok etorkizun hobea izatea izanik, honako hau salatu nahi dugu. Alde
batetik, iskutuko lanbideak ikustarazi nahi ditugu; bestetik, soldata arrakala baita lan eremuko
genero desberdintasuna erauztea.
Asteburu honetan gure paarrokiako emakumeakprotagonista bilakatu daitezen panpin
bat kokatu dugu elizako atean. Honek tirita batzuk zituen itsatsita, non gutxietsita sentitu diren
emakumeen esperientziak kontazen dituen. Tirita hauek gure egunerokotasunean jasaten
duguna islatzen dute, eta helburua hauek ikustaratzea eta partekatzea da.
Azkenik, gaurko manifestazioetara gonbidatu nahi zaituztegu; bertaratzekotan ez
ahaztu pañoleta soinean eramatea!!
Eskaut beti prest
Los Angeles Eskaut taldea









