Asteburua koskorrak Amurrio (Martxoak 15-17 2024)

Asteburua koskorrak Amurrio (Martxoak 15-17 2024)

2024-03-20 Adarrak Berriak Koskorrak Koskorrak 0

Amurriorako autobusa hartuz gogotsu hasi genuen asteburua!!🌼🌼
Denok batera afaldu genuen eta gaubela oso dibertigarria egin genuen enpatia landuz eta pertsona bakoitzaren emozioak eta mugak errespetatzen ikasiz. Gero atseden hartzera joan ginen, larunbatean oso egun kañeroa izango genuelako. Goizean elkarrekin gosaldu ondoren, lehenengo jarduerarekin hasi ginen!! Gure egunerokotasunean genituen jarrera matxista eta arrazista batzuei buruz hitz egiten aritu ginen, rol- eta hausnarketa-jokoen bidez. Oso hausnarketa polita izan zen eta pilo bat ikasi genuen!!!! 😁

Oso espageti onak jan ondoren 🍝 cmotxila hartu eta mendira abiatu ginen🗻. Mendian kroketa egin genuen, maldan behera korrika… primeran pasatzen 🤩!! Azkenean etxera iritsi ginen, afaldu eta zaindari bat jolastu genuen etxe osoan zehar, oso dibertigarria izan zen!! Igande goizean lanean eta gure ehizari buruz hitz egiten aritu ginen eta antolatu egin genuen. Pena handiz autobusa hartu eta Gasteizera bueltatu ginen. 

ESKAUT BETI PREST!!!! ✌🐾🐻

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar