OOren Aste Santuko kanpamendua
Aste Santu honetan, Oinarinak Izurtzan egon gara!!! 🤩✌️
Lehenengo egunean, korapilo desberdinak egiten eta gure motxila ahalik eta ondoen antolatzen ikasi genuen. Horrekin batera, mapa batean aurki ditzakegun elementuak errepasatu genituen, eta, praktikatzeko, iparrorratza hartu eta ingurunea ezagutu genuen. Arratsalde horretan bertan, Oinarina orok jakin beharko lituzkeen espezialitateak ezagutu genituen. Horregatik, botikina osatzen duten elementu guztien errepasoa egin genuen, eta hainbat zoritxarren konponbidea bilatzen saiatu ginen, lehen laguntzei buruz genekiena burura ekarriz. Afaldu aurretik, Tropa gisa dugun konpromiso txikia idazten amaitu genuen, hau da, Ranger Gutuna. Eguna amaitzeko, asko lehiatutako mahai-jolas batera partida bat bota genuen, Euskal Herriko kulturari, hizkuntzari, geografiari eta mitologiari buruzkoa zena. 🧭🩹📝
Bigarren egunean, Anbotora joan ginen, gau horretan bibak bat muntatu baikenuen lo egiteko. Bidea aprobetxatu genuen geure buruak mugan jartzeko eta bidean aurkitzen genituen paisaia ikaragarriez gozatzeko. Tokiko eta naturako magia aprobetxatuz, Ohorezko Gorterako prestatu ginen, eta, amaitzean, sardina gisa elkartu ginen, gauean ahalik eta bero gehien izateko. 💪🏼🌄🫂
Izurtzara itzuli ondoren, sari handi bat gure zain zegoen, makarroi-plater bete-betea eta dutxa beroa. Indarrak berreskuratu ondoren, film bat ikusten “erlaxatu” ginen, eta, eguna amaitzeko, Izurtza inguruan paseotxo ikaragarri bat eman genuen. 🍝🎬😨
Azken egunean, Madagascar-eraino joan ginen hegan, baina hegazkinaren motorrean ezusteko matxura bat izan genuen, eta ezin izan ginen iritsi gure helmugara. Hil al ginen edo bizirik jarraitzen genuen? Zer esan nahi zuen horrek? Eta halaxe hausnartu genuen hildakoari eta bizitzako doluei buruz Gasteizera itzuli aurretik. ✈️⚠️🤔
Orduan bai, bus geltokian agur eskauta abestu genuen, eta kanpamenduari amaiera eman genion, non askoz gehiago ezagutu ginen eta izugarri pasatu genuen!! 🥳💙






