OINARINEN ETA KOSKORREN EGUN PASA ( AZAROAK 5)
Zubia dela aprobetxatuz, koskorren eta oinarinen adarrek egun pasa bat egin dute dibertsio eta euri askorekin.
Eguraldia lagundu ez zuen arren , egun izigarria izan zen! Koskorrek pista-joko bat egin zuten tortillaren mendiraino, eta haren zoritxarrerako euria egiten hasi zen. Hala ere, eskaut onak bezala, prestaturik zituzten jarduerekin jarraitu zuten, hori bai, dutxatuta iritsi ziren parrokiara! Tripak bete ondoren, burmuina lanean jartzea tokatzen zen, eta helburuak jartzea baino hobeto ez dago horretarako . Azkenik, egun hau amaitzeko, eta bururari bueltak eman ondoren su ez hartzeko, joko dibertigarriak egin zituzten. Eta horrela, hain modu jostagarrian amaitu zen koskorren egunpasa zoragarria!



Oinarinak originalak izan ziren baita ere, eta Lasarten amaitzen zen pista-joko bat egin zuten eta han bertan egin zen gaur egungo gizartean ditugun erlijioen hausnarketa. Joaterakoan zortea izan zuten eta ez ziren asko busti, baina bueltan txaparrada guztia harrapatu zien! Parrokian bueltan, janaria hartu zuten eta zutabeen sarreratxo bat landu egin zuten. Badirudi, oro har, argi geratu zirela, baina batek baino gehiagok uste du herri zutabeak natura bakarrik hartzen duela 🤣. Su hartzeko eta pixka bat mugitzeko gorputzak aulkien jolasa egin zuten, kaña handia emanez; esan liteke adar “perreatzailea” direla. Egun berezi horri amaiera emateko eta autoestimua pixka bat igotzeko, fashion week delakoaren modelo bihurtu ziren eta musikaren erritmoan desfilatu zuten.



Nahiz eta aukera guztiak ez zeuden gure gainean jarrita, egun zoragarria izan zen eta dibertsio handiz beteta!






