Oinarinen asteburua!

Oinarinen asteburua!

2024-11-30 Adarrak Nabarmena Oinarinak 0

Asteburu honetan oinarinak Izurtzan egon dira!! Ostiral gauean heldu ginen eta herria bisitatu eta gero, afaria hartu genuen janaria denon artean partekatzen. 😋🍽️

Gaubelarentzat, oinarinen talent showa prestatu genuen, izugarria izan zena! Hemen, haur bakoitzaren alderdiak ikusi ziren, magia trikimailuak, antzerkiak, txisteak… 🥳

Larunbat goizean, gosari on bat hartu eta gero, Izurtzatik paseo bat eman genuen, herri honen flora eta fauna ezagutzen. 🏔️🐗🌳 Arratsaldean, Mendebaldeko Sahararen egoera eta historia ezagutu genuen. Eta eguna amaitzeko, orientaziozko jolas bat egin genuen non hau amaitzean, oinarinen maskota aurkitu genuen. 🗺️

Igandean isiltasunaren garrantzia landu genuen, emozio desberdinekin eta sentsazioekin batera. Hau egin eta gero, etxea jaso eta garbitu genuen eta Gasteizera bueltatu ginen berriz autobusez. 🤩⚜️

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar