OHARPENA (Martxoak 3)
“Hotza hezurretan, gorrotoa zainetan zenuen egun horietan
Oinarrizko eskubideen alde zinen borroketan
Langileen duintasuna eskuratu nahian
Eman zenituen zure urteak eta zure bizitza.”
Betagarriren 1976 martxoak 3 abestia, hitz hauekin hasten da. Hemendik gutxira, 46 urte zenbatuko ditugu egun hartatik.
Dena den, gertakari honen oihartzuna indar handiz errepikatzen da urtez urte Gasteizen: ahots berriek isilduak izan direnen sugarrari eusten diote.
Gogoan dugu egun hau, bizirik ez badago ere. Martxoak 3ko gertakariak sortu zituen arazo sozialengatik berpizten dugu egun hau: kontu hau gaur egun mantentzen da ere.
Los Ángeles Eskaut Taldetik, gizarte baten parte izateak erantzukizun indibidual eta kolektibo bat dakarrela onartzen dugu.
Gure iraganarekin kontsekuenteak izatea eta modu eraikitzaile batean iraganera begiratzen ikastea erantzunkizun horren parte da. Denboran atzera begiratzeak, perspektiba hartzen, oraina aztertzen eta gure etorkizuna birbideratzen laguntzen digu.
Arazo hau talde gisa jorratzeko, martxoak 3ko manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Horrez gain, egun hau birgogoratzeko zineforum bat prestatuko dugu, Los Ángeleseko parrokiako komunitatearekin batera, martxoaren 6an, igandea, 17:00etan (lehen solairua). Animatu zaitezte!
Eskaut Beti Prest!!
Los Ángeles Eskaut Taldea.⚜️






