KOSKORREN LEHEN ASTEBURUA!!!

KOSKORREN LEHEN ASTEBURUA!!!

2021-11-16 Noticias 0

Koskorrak asteburu honetan Ozaetan egon gara!!!

Ostiralean autobusez atera ginen Ozaetara. Afaldu eta Mario partyren gaubela zoragarri bat izan genuen, dantzatu, rapeatu… eta espioiak ere izan ginen!!!

Hurrengo egunean mendira joan ginen Guevarako gazteluraino.

Han hamaiketakoa hartu genuen ikuspegiz eta naturak ematen digun guztiaz gozatuz: koloreak, soinuak…

Arratsalde hartan, KINTSUGIren oinarritik abiatuta, gure kikarak suntsitu genituen, gu suntsitzen gintuena partekatuz. Ondoren, berreraiki eta apaindu egin genuen, sendotasunaren eta erresilientziaren ikur gisa. Zulupalurra eta rikititaviren istorioa entzun ondoren, zakura joan ginen.

Azkenik, igandean eskulan tailer bat egin genuen asteburuan sortu genuen hondakinekin. Eskulan ikaragarriak atera ziren!!!

Bazkalorduan gurasoak etorri ziren. Gure kikarak eta eskulanak aurkeztu ondoren, M-ra jolastu eta gurasoekin batera bazkaldu genuen.

Une onak eta jarduera oso bereziak izan ditugu taldean otso zaharrekin batera.

Finde zoragarria izan da!!! 🙂

Mila gauza egin ditugu, baina batez ere harremanak sendotu ditugu taldekoen artean. 😉 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar