😋🤩KOSKORREN ASTEBURUA ALBENIZEN!!💃🐺
Koskorrak joan den martxoaren 12-13an asteburua Albenizen igaro genuen. Gauza asko lan egin genituen…
Iritsi bezain laster, Ehiza prestatzen aritu ginen: pixkanaka gutxiago geratzen zaie antolatzen amaitzeko!😌🐺

Horren ondoren, hostoak eskeletizatzen saiatu ginen, eta bakoitzak berea margotu zuen, tokatu zitzaion hitz bat irudikatuz: natura, sua, ura, kosmosa.🌱💧🔥🪐

Arratsaldean ze hobe bakoitzaren helburuak sortzea espazio lasaigarri eta bero batean baino, tximiniak sortzen zuen beroari esker leku ezin hobea izan zen idazteko eta guztion artean hauek konpartitzeko.🤗🥰😊
Eguna amaitzeko, pizza gozo-gozoak prestatu genituen, eta gero dastatu ahal izan genituen.
Zer hoberik uneak, anekdotak, barreak…sortzea baino!🍕😋
Igandean, oso ibilbide polita egin genuen. Argazki asko ateratzeaz gain, jolastu, barre egin, lokatzez zikindu, txokolatea jan eta, batez ere, primeran pasatu zuten!!🤩😋🍫

Eta asteburua ixteko, janari goxo-goxoa jan genuen eguzkia ematen zuen mahai batean!!☀️😋






