⚜️🐺KOSKORRAK EHIZARA DOAZ!!⚜️🐺
Ekainaren 12an, igandea, koskorrak eta otso zaharrak urtegira abiatu ginen gure ehiza egitera.
Eguna elkarrekin igaroz eta tokiaz eta tenperaturaz gozatuz!!☀️
Iritsi eta gauzak utzi bezain laster, bi taldetan banatu ginen eta talde bakoitzak besteari pistak ezkutatu zizkion. Horrela, altxorraren bilaketa handi batera jolastea lortu genuen, igarkizunak ebatziz, probak eginez edo oso ondo ezkutatuta zeuden pistak bilatuz.🧐🤩
Amaitzean, eta gure helburua lortu izanaren sari gisa, bainu bat hartu genuen bazkaldu aurretik, eta horrela freskatu ahal izan genuen, freskatu eta jolasteko unean, baita aguadilaren bat edo beste ere egin genituen.😜👏
Gero, jateko ekarri genuen guztia atera genuen, eta guztion artean partekatu genituen janari horiek guztiak: nocilla eta urdaiazpiko eta gaztako sandwichak, gerezi bizkotxoa, tortilla eta beste gauza asko.😎🤩
Tripa bete ondoren, uretan ahateak bezala, berriro bainatu ginen, barre egin genuen, algak bildu genituen, argazkiak atera genituen… Eta, pixkanaka, egun honen amaiera iristen ari zen.
Horregatik, ixteko erabaki genuen, merendola handi bat egitea: patatak, olibak, fueta, gusanitoak eta bazkaltzeko momentuan soberan geratu zitzaigun gauza guztiak partekatuz.😋🤗
Azkaldu ondoren, dena jaso eta agur esan genion egun handi horri, Gasteizera itzuli eta ehiza amaitutzat emateko.✅🐺⚜️
Udarako gutxiago geratzen zaigu, eta jarduera honek pixka bat gehiago hurbildu gaitu egun hori iristera!!







