OINARINEN LEHEN ASTEBURUA!!!

OINARINEN LEHEN ASTEBURUA!!!

2021-11-24 Berriak 0

OINARINEN lehen asteburua Barrian!!!

Azaroaren 12an, ostirala, begiraleak eta patruila bakoitzeko sukaldariak parrokian elkartu ziren asteburuko erosketak elkarrekin egiteko, tokiko merkataritza sustatuz. Ondoren, Ozaetara abiatu ginen Gazalbidetik, Gasteiztik.

Bi urtetan lehen aldiz, guztiok batera afaldu genuen, eta ondoren, primeran pasatu genuen gaubelan, gure artean gehiago ezagutzeko eta tropan konfiantza handiagoa izateko jolasak eginez.

Larunbatean pixka bat kostatu zitzaigun zakutik altxatzea eta sukaldariek ezin izan zuten esnea egin, erostea ahaztu zitzaigulako… baina hala ere, primeran gosaldu genuen!! Menu ederrak egiten dituzte oinarinek!! 😉

Goiza ere aprobetxatu genuen troparen jendearen artean piña egiteko eta adarrean gure oso antzekoa den norbait aurkitzeko. Horrez gain, gure beldurrak partekatu genituen, eta psikologo-lanak egin genituen, haiei irtenbide desberdinak bilatzeko. Gainera, oinarinak artista bikainak garenez, bakoitzak bere barruko animalia marraztu zuen!!

Jakina, inoiz ez zaigu ahaztuko izan genuen janaria zeren gauean errepikatzeko ere iritsi baitzitzaigun!! Hori bai, pasta-entsaladaren ondoren… energia soberan geratu zitzaigun gauean korrika egiteko. 😉

Arratsaldean, 10 eskaut legeak ikasteko eta Iparrorratza lantzeko aprobetxatu genuen, eta ikasturte berrirako banakako helburuak jarri genituen. Gauza bakarra aurreratzen dizuegu helburuei buruz… aurten oinarinak gogor datoz!!!

Azkenik, igandean mendira buelta bat ematera joan ginen, arnasa hartzeko eta gure egunerokoan gozatu ezin ditugun gauzak ikusi eta sentitzeko. Gainera, erlaxazio otoitza egin genuen zelai txiki batean, eta gero, etxerako bidea denon artean alaiki hitz eginez egin genuen.

Hori bai, denbora luzeagoan zer jarduera egin genuen galdetzen badiguzue, denok erantzungo dizuegu FUTBOLINAREKIN JOKATZEA!!  Orain adituak gara!!! 😉

 

FINDE BIKAINA IZAN DA, PILA BAT IKASI DUGU ETA SEKULAKO PIÑA EGIN DUGU TROPAN.  😉

GOGO HANDIAK DAUZKAGU HURRENGORAKO!!! 🙂

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar