OINARINAK BARRIARA JOAN DIRA!!⚜️🤩
Asteburu honetan, otsaileko 18tik 20ra, Los Angeles Eskaut Taldeko oinarinak Barriara joan gara!!!!
Asteburu polit honetan hainbat gauza eta gai landu ditugu.
Ostiralean, adibidez, adimen anitzak landu genituen. Horretarako, txokoen bidezko jolas bat egin genuen, non adimen desberdinak landu genituen jarduera harrigarri askorekin. Hala nola, acrosport-a, igarkizunak, abesti sorkuntza, sudokuak…
Larunbatean, dolua landu genuen. Lehenik eta behin, yoga eta mindfulness egin genuen gure doluak identifikatzeko. Ondoren, hauek nola lantzen diren eta bere zatiak ikasita, adarraren artean partekatu genituen, eta, beraz, inoiz baino gehiago indartu dugu tropa!!
Gainera, psikiatriko batean girotutako beldurrezko gaubela handi batekin itxi genuen eguna!!👻
Azkenik, igandean, oinarinek ideia bikaina zehaztu zuten beraien aurtengo abenturarako, eta ondoren, sekulako bazkari batez gozatu genuen umeen gurasoekin.
Asteburu aparta izan da, orain, ezustekoz betetako Aste Santuko kanpamentu baten zain gaude!