OHARPENA

Los Ángeles Eskaut Taldearen balio nagusietako bat natura eta paisaiak zaintzea da.

Gure taldean energia berriztagarrien alde gaude, baina ez edonola; horregatik, interesgarria
iruditzen zaigu energia berriztagarrien aurpegi bikoitz hori ikuspegi kritiko batekin lantzea.
Lan hau aurrera eramateko, Arabako Mendiak Aske plataformarekin bat egin nahi dugu.
Plataforma honek Babestu Maite Duzun Mendia izeneko ekimen bat sortu du, Araban eraiki
nahi diren zentral eolikoek mehatxatutako natura-ondarea ezagutzera ematea helburu duena,
mendien industrializazioari aurre egiteko.
Arazo hau talde gisa jorratzeko, urriaren 23ko manifestazioan parte hartzera gonbidatzen
zaituztegu. Manifestaziora joaten bazarete, ez izan zalantzarik eta eraman pañoleta!
Eskaut Beti Prest!!
Los Ángeles Eskaut Talde

Partekatu!